inprimatu
Euskaraz ikas eta mintza
Izenburua:
Euskaraz ikas eta mintza
Sinadura:
Maurice Soruet
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soruet, Maurice

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
20

Euskaraz ikas eta mintza

 

Soruet, Maurice

 

 1

 

 Trixtatzen hasia da jende Euskalduna

 Mintzaiaren gainerat jaustean ilhuna

 Ez da atsegingarri gertatzen zaukuna

 Hirriskuan baitugu gure nortasuna

 Diruz erosten ahal ez den ontasuna

 

 2

 

 Egon gabe guziak trixte eta ilhun

 Izan gaiten langile, nagusi, kargudun

 Bagirare segurik zinezko Euskaldun

 Gure gogo bihotzer galdegin dezagun

 Jo gaituen malurraz nor garen hobendun

 

 3

 

 Euskara zu maitatuz baigaituzte hazi -

 Ez zaitugu ez nahi hor hiltzerat utzi

 Zutaz ukan presenta ezin da ahantzi

 Haurrer nahi ginduke konpreni arazi -

 Zu itzal eta, urus, ez daikela bizi

 

 4

 

 Sortzeko ordu hartan nor da Euskaldunik

 Ama euskaraz mintzo entzun ez duenik

 Maitasuna hedatuz bihotz barna danik

 Zonbat da beraz gutan onhar dezakenik

 Berexten ahal dela Euskararen ganik

 

 5

 

 Bada artetan zonbeit kontseilu emaile

 Erdaraz mintzo denik Euskararen alde

 Horiek entzun eta frango jaukitzaile

 Ez bada nahi izan hortaz mintzatzaile

 Nola ager daiteken horren salbatzaile

 

 6

 

 Haziek erein behar beren sasometan

 Mintzaiak erakutsi hastetik etxetan

 Haurra amak daukala bere besoetan

 Handitzean trebatuz gero eskoletan

 Euskara ikasten da mila lorietan

 

 7

 

 Jaun andereak orai bi hitz zuer buruz

 Hizkuntza ahultzeaz zaiztenak malerus

 Zuen griņa horek ez utzi ele huts

 Atxikimendu hori obretan erakuts

 Euskalduner bederen euskaraz mintzatuz

 

 8

 

 Haur gaztea gogoak zu ganat nerama

 Hizkuntzaren zaintzeko zutan dugu harma

 Horren salbatzeari gazte danik berma

 Amultsuki maitatuz zuk bigarren Ama

 Arrapiztuko baita Euskararen fama

 


inprimatu