Hitz handiak egun ez ditut ulertzen...
J.L. Davant
Hitz handiak egun ez ditut ulertzen
Baina zoriona dut, zor ona ulertzen
Eta zein arinki diguten bahitzen.
Ezen, ezen gauerdi zen
Eta zuek ez agertzen.
Jaun kunteak berhala
Traidore batek bezala
Larzabal, aigu bortala, ützüliren hiz berhala.
Bi alaben lasterra
Gaztelüko atera
Ai, ei eta non düzüe gure ama eijerra?
Ezen, ezen, gauerdi zen
Ibaian izarrik ez zen
Oilarrak zuen ozen kantatu
Eta zuek ez agertzen.
Neguak dira itzaltzen
Uhaitzak ere apaltzen
Aitamak aldiz udaberrian
zigońekilan itzultzen.
Ezen, ezen gauerdi zen
Baina gu eme ginauden
Izarrak piztu ditugu eta
oilarra da ixilduren.
Udaberrian ez bazen
Udazkenean bederen
Zigońak ziren itzuli eta
oilarra da ixilduren.