Ez zitekeen amodio baten...
Xabier Soubelet
Ez zitezkeen amodio baten
zuhurtasun eta tirriaren arteko
gudukak
1
Marea igotzen den bitartean
Ekaitza zutitzen da bihotzean
Itsas barneko taupada, padak
Gogor bortitzak dira gaizoak.
Zerua beltzatzen ari
Ur urdina gorritzen ari
Mirari baten iduri
Hor gaude hezetzen ari
2
Guduka orain da hasi
Itsasaldea doa goraki
Hondarrean gaitu salbarazi
Buia beltzak, zu ta ni.
Zerua beltzatzen ari...
3
Urak hondarra du hezetzen
Barre-zolaraino du bustitzen
Amodioa ez da inoiz itotzen
Ez baldin badu norbaitek laguntzen.
Zerua...
4
Erabaki gogor bezan zuhur
Deliberatze zuzenena, ziur
Zu hondar eta ni ur
Nork bere bidea eta agur.
5
Zerua xuritzen ari
Ur gorria baretzen ari
Mirari baten iduri
Hor gaude zu eta ni.