Herritik joaitea
Sain-John Perse
VII
"...Ximixtaren joskera! oi herritik-joaitearen mintzaera garbia! Urrun da hartan
mezua argiztatzen den bertze ur-hegia:
Bi emazte bekoki hauts azpian, behatz beraz mihatuak; bi emazte hegal saretetan,
ufa beraz sustatuak...
Lo zinaudena gaur, fozforazko zuhaitz handiaren azpian, oi otoitzlaria munduan
zehar, oi Herritik-joanaren ama, hunen aurpegia ganbarako mirailetan irartua izan zenean?
Eta hi ximixta baino erneagoa, oi hi ikaratzen erneagoa haren arimaren bertze he-
gian, haren indarraren laguna eta haren indarraren ahulezia, hi zeinen hatsa izan baitzen hare-
narekin betiereko nahasia,
jarriko haiza oraino haren ohatze hustuan, hire emazte arimaren latzturan?
Herritik-joaitea ezta atzokoa! herritik-joaitea ezta atzokoa!... Hastia dezanala, oi
emaztea, Barbariako xori baten kantua hire aterbean...
Eztun entzunen ekaitza urrun gure urratsaren ainizten, hire emazte oihuak jaukitu
gabe ere, gauaren erdian, zorionaren arranoa bere ohantzean!"
Ixil hadi, ahulezia, eta hi emazte usaina gauan, gauaren amanda iduri.
Orotan bahabilana ondartzetan, orotan bahabilana itsasoetan, ixil hadi eztitasuna,
eta hi hor haizena hegalez apaindua nere zaltokiaren heinean.
Berriz hasiko dut ene lasterketa Numidaren araukoa itsaso ezin-aldatuaren bazte-
rrean... Ezpainetan ez ihitz-belarrik bainan mihi gainean oraino, gatz bat bezala, mundu zaha-
rraren altxagarri hori.
Gezala eta natroia herritik-joaitearen gaiak dira. Gure gogoetak badoatzi lasterka
bidexka hezurtsuetan. Ximixtak idekitzen daut xede zabalago batzuen ohea. Ekaitzak lekuz al-
datzen ditu auherretan nihun ez izaitearen mugak.
Itsaso handiko India handietara gurutzatzera joan zirenek, osinaren hozturetan go-
goeta berria usnatzen dutenek, geroaren atetan adarretan ufatzen dutenek,
badakite herritik-joaitearen ondartzetan, ari direla xixtuz goien jaidurak ximixta-
ren zaharo pean biribilkaturik... Oi Emaile nasaia Ekaineko gatz eta hagunaren azpian! atxik
ezak gutartean bizirik hire kantuaren indar gordea!
Hala nola mezulariari dionak (eta hori da mezua): "Oihalez estal ezazue zuen
emazten aurpegia; goiti ezazue zuen semen aurpegia; eta manua da ikuz dezazuen zuen alaze
harria... Ahapetik erranen dautzuet hasarre garbi bat, bihar, hetan mainatuko dugun iturrien
izena."
Eta ordu duk, oi Olerkaria, eman ditzakan hire izena, sortzea, eta
arraza...