Haurtzaro baten ospatzeko
Sain-John Perse
I
Palmak...!
Orduan mainatzen hinduten orsto- musker-urean; eta iguzki musker zian ura ere;
eta hire amaren sehiak, neska handi dirdirant, bere zango beroen higitzen hire ondoan, ikaran
hindagola...
(Mintzo naiz bizibide gora batez, orduan, zaien artean, argi itzulikari batzuen
erreinuan.)
Palmak! eta eztitasuna
erroen zahartasun batena...! Lurrak
orduan opatu zuen elkorrago izaitea, eta, zeruak barnago nun zuhaitz
handiegi batzuek, xede ilun batez ezinduak, antolamendu bat baitzegiten ezin
argitua...
(Amets hau egin dut, asmura: egoitza segur bat oihal suharren artean.)
Eta goien
erro makurrek ospatzen
bide miresgarrien han harat joaitea, uztai eta naben
aurkiberria
eta argiak orduan, egintza garbiagoez emankor, hasten zuen, soin itzalgabe bat
menturaz hartan erabili dudan erre suma xuria...
(Mintzo naiz bizibide gora batez, behin, gizon, batzuen eta heien alaben artean, eta
ahoan xehatzen baitzuten halako orsto batetarik.)
Orduan gizonek bazuten
aho bat bipilagoa, emaztek bazituzten beso baten eztiagoak;
orduan, alatuz gu bezala erroetaz, abere handi baten ari ziren
nobletzen;
eta luzeago itzal gehiagoren gainera ziren betespalak goititzen...
(Amets hau egin dut, suntsitu gaitu utzikinik gabe.)
II
Eta nere amaren sehiak, neska handi dirdirantak... Eta gure alegietako
betespalak... Oi
argiak! oi fagoreak!
Gauza oro izendatuz, erutsi nuen handia zela, ihizi oro izendatuz, ederra zela eta
ona.
Oi neure lore
handien ezin-aseak, ostatze gorriaren erdian, ene mamutxa musker ederren
guzien iresten! Baratzean lili-flokek bazuten etxeko hil-harriaren usaina. Eta arre-
ba ttipi-ttipi bat hila zen: ukana nuen, usain ona demala, haren zur-gorrizko kutxa hiru ganba-
retako mirailen artean. Eta etzen hil behar uli-xoria harri batez... Bainan lurra gurtzen zitzau-
kun jostetetan sehia egiten den bezala,
kadera baten dretxoa baduen hura etxean balin bagaude.
...Landaretzen kartsua, oi argiak oi fagoreak!...
Eta gero uli hek, uli mota hek, baratzeko azken mail aldean, argiak kantatzen balu
bezala baitziren!
...Orroit naiz gatzaz, orroit naiz amaņo horiak ene begien izkinan xahutu behar
izan zuen gatzaz.
Azti beltza ari zen zuhur-hitzetan sukaldetik: "Munduak pirago bat dirudi, itzu-
li-mitzulika, ezpaitaki gehiago haizeak irri egin nahi zuen ala nigar..."
Eta berehala nere begiak lehiatzen ziren
mundu baten margolatzera harat-hunatka ur dirdirantan artean, bazazkiten enbo-
rren eustaga leuna, orsto-pean gabia, eta hagak eta belazurrunak, aihenezko obengak,
han, luzeegi, loreak
bururatzen baitziren perrukettoen garrasietan.
III
...Gero uli hek, uli mota hek, eta baratzeko azken maila... Deitzen naute. Joanen
naiz... Mintzo naiz asmura.
- Haurzaroaz bertze, zer ote zen orduan orai eztenik?
Ibar! Malda! Bazen
antolatze gehiago! Eta oro leinuru erreinu eta muga baizik ez. Eta itzala eta argia
orduan hurbilago ziren gauza bat bera izaitetik... Mintzo naiz asmu batez... Hesietan fruitua
eror zaitekeen
bozkarioa gure ezpainen hegian usteldu gabe.
Eta gizonek higitzen itzal gehiago aho seriosago batez, emaztek amets gehiago be-
so eztiago batzuez.
...Haz bitez ene lohadarrak, eta hazta bezate, adinez alaturik! Gehiago eztut ezagu-
tuko eihera eta kanabera gune bat ere, haurren ametsentzat, ur bizi eta kantarietan horrela ba-
nakatua laiteenik... Eskuinean
sartzen zen kafea, ezkerrean manioka.
(oi plegatzen diren oihalak, oi gauza laudagarriak!)
Eta hementxetan zauden zaldi ongi markatuak, mando ile motzak, eta hantxetan
idiak;
hemen zaharoak, eta hor Annaô xoriaren garrasia- eta hor oraino eiheran kanabe-
ren zauria.
Eta hedoi batek
ubel eta hori, ikako kolore, bat-batean gelditzen balin bazen urrezko su-mendiaren
koronatzen,
bere-izenetik-deitzen -zituen, etxolen barnean,
sehiak!
Haurzaroaz bertze, zer ote zen orduan orain eztenik?...
IV
Eta oro leinuru erreiņu eta muga baizik ez. Eta abereak goiti zoatzin, behiek bazu-
ten bateria-zirotaren usaina... Haz bitez ene lohadarrak
eta hazta bezate, adinez alaturik! Orroit naiz nigarretaz
egun ederregi batez izialdura handiegi batean, izialdura handiegi batean!... zeru
xuriaz, oi ixiltasuna! sukar behako batek bezala gar egin zuenaz... Nigarrez ari naiz, zenbat
nigarretan, esku ezti xahar batzuen ahurrean...
Oi! hipa huts bat, urrikaltzerik nahi eztuen bat, oi! ezta hori baizik, eta jadanik ene
bekokia leriatzen duela goizeko izar gotor batek bezala.
...Zein ederra zukan hire ama, xurpail
hain handi eta unatua, gurtzeaz,
segurtatzen zuenean bere lastoz edo iguzkizko xapel pizua, zigina orsto bikun ba-
tez estalia,
eta, amets itzaler ixuri bat zilatuz,
gainditzen hire loa!
...Nere neskatoa odol-nahasia zen eta bazuen kormio usain bat, beti ikusi dut ba-
zirela izerdi dirdirant baten perlak haren bekokian, begi inguruan -eta hain epela, haren ahoak
bazuen arrosa-sagarren gostua, ur-errekan, eguerdi aitzin.
...Baina amaxo horailduaz
eta hain ongi bazakienaz sistuli ausikiaren lotzen,
erranen dut ederra dela norbait, galtzerdi xuriak badituenean, eta heldu denean, sa-
retatik, su lore zuhurra zure betespal luze
bolizkoetara.
...Eta eztitut ezagutu Heien mintzo guziak, eta ez ezagutu zerbitzua zegiten emazte
guziak, gizon guziak egoitza gora
zurezkoan; bainan oraino luzaz orroitean izanen ditut
aurpegi ozengaitzak, papaia eta enegu kolore, gure kaderen gibelean gelditzen izar
hilak iduri.
V
...Oi! badut zer lauda!
Nere bekokia esku hori batzuetan,
nere bekokia, orroit haiza gau izerdietaz?
sukar gauerdi auherraz eta ur-zilo gostu batez?
eta argitze urdinen loreak jantzan goizeko itsas-artetan
eta eguerdi orduaz sistulia baino ozenago, eta kolorezko itsasoak egotzi
geziez...?
...Oi badut! oi badut zer lauda!
Kaian baziren untzi gora musikadun batzu. Baziren zur-beltzezko pezoin batzu;
zurezko fruitu batzu zapartatzen.... Bainan zer egin ote da kaian zauden untzi gora musikadu-
netaz?
Palmak...! Orduan
itsaso batek sinetskorragoa eta joaite ezin ikusi batzu gogan,
zeru bat bezala mailkatua sagardien gainetik,
zintzurra betetzen zuen urrezko fruitu, arrain ubel eta xoriez.
Orduan, usain on laņoago batzuek, galluru dohatsuagoetan ibiliz,
entzun-arazten zuten bertze aro bateko hasperen hura,
eta kanela-ondoaren joko hutsaz ene aitaren baratzean -oi gezurrak!
ezkataz eta harmadurez ospatsu mundu nahasi bat bazagon erreberian.
(...Oi badut zer lauda! Oi alegia emankorra, oi ugaritasunezko mahaina!)
VI
Palmak!
eta egoitza kraskadunaren gainetik hainbertze gar lantza!
...Mintzoak azantz argi bat ziren haize-pean... Nere aitaren untzixkak,ikasgura,
ekartzen zituen itxura handi xuri batzu: izan daiteke, oro har, Aingeru ez orraztatu batzu; edo
gizon sendo, oihal ederrez jauntziak eta burua sabukaz estalia (neure aita bezala, noblea izan
baitzen eta egokia).
...Ezen goizean, Ur hasaren alor xurpailetan, Sartaldearen luzara, ikusi baititut
ibiltzen Printzeak eta heien Suhiak, goi maileko gizon batzu, oro ongi jauntziak eta ixilik, itsa-
soa eguerdi aitzinean Igande bat delakotz zeintan loak hartua batzu Jainko baten gorputza, zan-
goak plegatuz.
Eta zuzi batzu, eguerditan, goititu ziren ene ihesaldientzat.
Eta badut uste Arka batzu, zur-beltz eta burdin-zurizko Sala batzu argitu zirela
arrats guziez su-mendien ametsetan,
gure eskuak juntatzen ziren orenean jainko-irudi besta-arropadunaren aitzinean.
Palmak! eta eztitasuna
erroen zahartasun batena...! Ekalde-haizek, urtxoek eta gatu eme itsas-gaztena ko-
loreak
zilatzen zuten ostatze karatsa zeintan, Uholde usaineko arrats baten gordintasu-
nean,
ilargi arrosa-kolore' ta muskerrak dilindan baitzauden manga batzu
iduri.
... Osebak bada neure amari mintzo ziren ahapetik. Zaldia estekatua zuten ateari.
Eta Etxeak bazirauen, zuhaitz lumadunen azpian.
1907