inprimatu
Sineste
Izenburua:
Sineste
Sinadura:
Frédéric Nesprias
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Nesprias, Frédéric

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
17.zk.
Orrialdea:
3

Sineste

 

Frédéric Nesprias

 

 Bidearen erdian naiz eta

 Bihozgabeturik, hamikatua

 Aintzina joaiteko kemena

 Inguruko jendek ez emana

 

 Bainan badakit amentsetarikan

 Helduko zautala

 Nik bilatzen dutan

 Argi zabala

 

 Nunahi izan nadin, iluna

 Zernahi egin dezatan, huts hotza

 Bertzek nahi dautaten gainera

 Betirako kendu esperantza

 

 Bainan badakit amentsetarikan

 Helduko zautala

 Nik bilatzen dutan

 Argi zabala

 

 Ez izan beldur ta ez trufa

 Amentsetan euki sinestea

 Idekiko duzun atea

 Egonen da xoragarriena

 Jakinen duzu amentsetarikan

 Helduko zautzula

 Zuk bilatzen duzun

 Argi zabala.

 


inprimatu