Euria
Arantxa Hirigoien
Kanpoan denbora iluntzen ari da.
Zeru urdina laino beltzen menpe dago.
Trumoi sendoaren oihuak hurbiltzen ari dira.
Euria hasiko da.
Mendi eta oihaneko abereak gerizatu dira
Xoriak zuhaitz pean.
Ardiak harpe zuloetan.
Haize freskoak, bazter guziak nahasten ditu.
Euria hasiko da.
Etxeko leiho guziak hetsi dituzte,
Kanpoko xuriketa gehienak blidu.
Haizea hoztu eta azkartu da, lurra bustia da.
Euria hasi da.