inprimatu
Beltza
Izenburua:
Beltza
Sinadura:
Xabi Soubelet
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soubelet, Xabi

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
12

Beltza

 

Xabi Soubelet

 

 nola mundu bat kolore gabea,

 Heriotzarat joan behar halako bizia...

 Sua gorria, itxaso urdina,

 Laino xuria, mendia berdia,

 Arrosa lorea, iduzki oria;

 Bainan gorri, urdin, xuri,

 Berde, arros, ori;

 Bihotzez errana: Nahasketa nahigabea.

 Dena beltz! Oro beltz!

 Beltza, beltza, beltza...

 Itsuen zoria, hilen bizia,

 Apezen jantzia ta heriotzarena,

 Gaixtoen begia ta ustelkeria,

 Tristen bizia ta nahi dukena.

 Hau ahal dugu koloreen nahasketa?

 Hau ahal dugu ederraren nahasketa?

 


inprimatu