inprimatu
Han ala hemen
Izenburua:
Han ala hemen
Sinadura:
Xabier Soubelet Xubiltz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soubelet, Xabier

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
15.zk.
Orrialdea:
27

Han ala hemen

 

Xabier Soubelet Xubiltz

 

 Ni bizi naiz,

 Hemen.

 Ni bizi banintza,

 Han,

 Ez nintzake izanen

 Hemen.

 Beharbada bai, orain,

 Bainan

 Ez litzake betiko

 Izanen,

 Hemen

 Bizi naizelako.

 Nun bizi nahi nukeen?

 Han

 Hemen

 Baino gehiago.

 Hura ez dezagutelako?

 Honek aspertzen nauelako?

 Ez dakitelako?

 Gezurtia naizelako?

 Hau maite dutela

 Sumatzen zaitela?

 Eta zer! Han ala hemen!

 Zertarako

 Hau maite duten?

 Ezagutzen

 Dutelako?

 Bizi nauelako

 Hemen

 Naizelako

 Hilko?

 Biak bat garelako?

 Eta zer!

 Han ala hemen

 Amen.

 


inprimatu