Aterabidea
René Char
Dena hil zen
eguna, barneko argia.
Zama minbera
ez nuen gehiago nere egiazko denbora
aurkitzen
nere etxea.
Gaizki zendu hilen taldea
huts guzietan ozenkari;
zeru hedoitsuetan
mugatzen nintzen.
Lekukoa ez denaz hazia
urratsez urrats kask kontsolatua.
Zure sorbalda borrokatzen den
mahastia betea izanen da,
salbo eta eguzkia ere bai.
RENE CREVEL en URRATS IREKIA
Hitzak aitzurrak balira?
Orduan heriotzak, beherean, zure oihartzunaz
besterik ez luke bilduko.
Neguak gure mantetan horma ereiten
duelarik
zure ele kixkurra beti nahasten da
gure ahoek botatzen duten kearekin.
Izpirituak ez du harri bat bezala
gogortu nahi
eta saiatzera tentatzen duen buztin
xehearekin borrokatzen da.
Baina loa, loa aitzur bekaiztia da.
O, joan nahi duena, doloreak astintzen
duen gauean desager dadila.