inprimatu
Heriotzari kantua
Izenburua:
Heriotzari kantua
Sinadura:
Xabier Soubelet Xubeltz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soubelet, Xabier

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
8

Heriotzari kantua

 

Xabier Soubelet Xubeltz

 

 1/

 

 Han etortzen zait inundik

 Neregana nabalez beterik

 Bortxatu dit bizia farrez

 "A A A" "EZ EZ EZ"

 

 2/

 

 Nere harridura ikusmenez

 Amorratu zait berehala

 Zer jakin behar nuen bada

 Ni nintzala gaurko hautatua

 

 3/

 

 Mugitzen dizkio besoak

 Goi-goitik haize ilunak

 Hautsezko beso ilunak

 Hautsezko beso biziak

 Beso bizi hautsiak

 

 4/

 

 Ez, ez; alde hemendik jauna

 Xuri eta beltza

 Zure bihotzez egin lukeen

 Egon balitz gudaria hemen

 

 5/

 

 Utz ezazu mundua bakean

 Utz nauzu bakean munduan

 Ez, ez; alde hemendik Jauna!

 Ez ez galde nitaz laguna.

 

 6/

 

 Azkenean aditzen dut orain

 Hurbiltzen ari dela gudaria

 Gogorki jotzen adarra

 Oihuka dator harroa

 

 7/

 

 Hemen nago begiak hetsi ta

 Etxean hilaren esperoan

 Oihan barnetik entzuten da

 Gudariaren zaldia.

 

 8/

 

 Bainan hor noa airean

 Haize txarraren eskutan

 Bainan hor noa airean

 Haize ilunaren erpetan

 

 9/

 

 Zer kantu ederra beleena

 Zer kantu ederra zurea

 Zer kantu ederra hilena

 Zer kantu ederra zurea

 

 10/

 

 Euria hasten da, hasi da

 Odol zortez bete da lurra

 Ixildu da omin bizia

 Bai eta ere gure gudaria

 

 11/

 

 Hor nago begiak hetsita

 Etxean hilaren esperoan

 Baso barnean aditzen da

 Gudariaren atsedena.

 

 12/

 

 Bainan hor noa airean

 Haize txarraren eskutan

 Bainan hor noa haizean

 Haize ilunaren erpetan.

 

 13/

 

 Zer kantu ederra beleena

 Zer kantu ederra zurea

 Zer kantu ederra hilena

 Zer kantu ederra gurea.

 


inprimatu