inprimatu
Ordua doa
Izenburua:
Ordua doa
Sinadura:
Xabier Soubelet Xubeltz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soubelet, Xabier

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
6

Ordua doa

 

Xabier Soubelet Xubeltz

 

 Ordua doa, doa, denbora doa, doa

 Bizia doa doa, heriotza doa doa.

 

 Atzo, gaur, bihar

 Atzotik gaur, gaurtik bihar

 Eta gu atzotik gaurrerat

 gaurtik biharrerat eta etzirat

 

 Ttiki ttikitik denbora joan da

 Sekulan santan itzuliko da

 Heregunak, atzoak eta gaurrak

 Biharrak, etziak eta etzidamuak

 

 Atzo eskolan, gaur lanean

 Bihar oporretan, etzi ohean

 Eta denbora doa doa

 Eta Puh! Dena ilun!

 

 Ordua doa doa, denbora doa doa

 Bizia doa doa, heriotza doa doa.

 

 Gu gabe ere ordua doa

 Sekulan santan itzuliko da

 Atzotik gaurrerat, gaurtik atzorat

 Ibiliko da gure mundua

 

 Eta agertuko dira.gu eta guak

 Hain bertze atzok eta gaurrak

 Ume, gazteak zaharrak

 Eta berriz Pun! Dena ilun!

 

 Eta berriz

 

 Ordua doa doa, denbora doa doa

 Bizia doa doa, heriotza doa doa

 


inprimatu