inprimatu
Hilen herria
Izenburua:
Hilen herria
Sinadura:
Xabier Soubelet Xubeltz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Soubelet, Xabier

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
6

Hilen herria

 

Xabier Soubelet Xubeltz

 

 Jendea beltzez jantzitzen den

 Herri bat dago nunbaiten

 Hain urrun dago, hain hemen

 Gure helbidea da homen.

 

 Iduzkiak du nabaltzen,

 Izarrak dira apezten,

 Apezak dira han sortzen,

 Haizeak du haurduntzen,

 Nigarrak dira nigartzen,

 Itzala da han bizitzen.

 

 Beltza da kolorea,

 Dolua osasuna,

 Itsua maitasuna,

 Beltza, beltza, bizia.

 Herriak badu izen,

 Denen ezaguna omen,

 Heriotz dute deitzen.

 

 Jendea beltzez jantzitzen den

 Herri bat dago nunbaiten

 Hain urrun dago, hain hemen

 Gure herria da omen.

 


inprimatu