inprimatu
Hauta
Izenburua:
Hauta
Sinadura:
Frédéric Nesprias
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Nesprias, Frédéric

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
3

Hauta

 

Frédéric Nesprias

 

 Arrunten ergelkeriaren dantzan

 Begitarteak millaka saltoka,

 Bakarrik dagolarik hire mina.

 Bizitzaren ahotik hik entzuten

 Herioaren lelo ehogarria

 - "Egon, egon haiek bezalakoa,

 Izan, izan haien idurikoa."

 

 Bainan zergatik eta norengatik

 Pleinuz dagon zakurrarena egin?

 Lur huntako zilko bakarra hiza?

 Utzak sekulako haurren mundua

 Eta jakizak betiko egia

 Hasperen xume bakotxarendako

 Heriotza urrats bat gehiago.

 


inprimatu