Oi supazter txokoa
Patxika
Oi supazter xokoa
Zoin goxo den zure ondoan
Nere bakartasunaren laguna
Gau oro nizauzu fidela
Etortzen denean iluna
Etxe guzia jartzen denean ixilean
Ni hor nizauzu bakardadean
Zurekin ele kalakan
Zoin goxo den zure ondoan!
Oi supazter xokoa
Zoinbat aldiz ez naiz lokartzen
Zure altzoan
Pindar batek edo ņirņir batek
Nuela nere barneko ixiletik ateratzen
Berriz etxeko ixiltasunean sartzen.
Eta hor nagozu zurekilan
Ele goxo, ezti, barnakor batekilan
Zoin goxo den zure aintzinean.
Oi supazter xokoa
Zuk dazkizu nere sekretu guziak
Zu lagun, bilatzen naizenean
Zure irri eztiak sartzen nau konfiantxan
Nere izaitea barnatzean, ikertzean, goxatzean
Nago nerekilan bakean, zurekilan bakean
Nere bakartasunak hartzen duela
Bertze itzuli bat, bertze itxura bat
Oi zoin goxo den zure konpaņian
Oi supazter xokoa
Hor zaude, nere lagun mina
Zuk ekartzen duzun berotasuna
Barnetik sartzen nau zorionean
Badakit zutan kondatzen ahal dutala
Zure prasa hauts bilakatzen bada ere
Hor zaude prest biharamunean
Berriz behar den berotasuna
Ekartzeko - emaiteko - goxatzeko.