inprimatu
Txinarrek
Izenburua:
Txinarrek
Sinadura:
Gotzone Sestorain
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sestorain, Gotzone

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
54-55

Txinarrek

 

Gotzone Sestorain

 

 Txinarrek

 txinar neskei

 landaretxo xamur direnetik

 oinak niminoak izan ditzaten

 gizon txinarren begiendako

 lirainagoak eta erakargarriagoak baitira

 oin normalak baino,

 txinar landaretxo xarmantei.

 oinak

 benda mingotsetan biltzen

 eta kristalezko oinetako hestu eta sarraskitzailetan

 sarraskitzen dizkiete

 oinak

 oinatxo gera dakizkien.

 

 Sartaldeko herrietan

 ez dago txinarrik,

 halabainan

 sartaldean ere

 gizonezkoen begiek erabakitzen dute

 ...................................

 zer ez dute erabakitzen gizonezkoek?

 

 Sartaldean neska emakumeak oro

 iztar eta pantorrilo lehun eta bilutsiak

 erakutsi ahal izateko

 gizonezkoen begiendako

 nesken iztar eta pantorrilo iletsuak

 itsusiak baitira

 tortura kamilan etzaten gara

 eta ari izari guriaren tortura

 eta bizarrak errotik tiratzearen oinazea

 ezpainei kozkaka

 pairatzen dugu,

 gizonezkoei beraien gustoa egin behar baitzaie

 bestela zokoratuak izateko arriskua baitugu.

 

 Sartalde zein sortaldean

 jaio orduko

 maskara sinbolikoz jazten gaituzte

 mundutarrek

 eta mundutarren irudikeriek.

 Zergatik

 esaidazue

 arren,

 zergatik estali behar dugu gure izatearen soin bilutsia

 bilutsi izateari uko egin nahi ez dugunean ere

 zergatik?

 

 Sortaldean zein sartaldean

 ifarrean zein hegoan

 hegaz hasi bezain pronto

 hegoak mozten dizkigute

 hemen sartaldean bederen

 (anitzek hala ez pentsatuagatik),

 eta sartaldeko sarraskiak eskobatzen ditu lau haizeak

 eta sartaldeko hormen normek

 eta prestigiozko lizentzi honoris kausa

 prepos(es)tuek

 eta debeku betebearrekoek

 eta betebehar debekatuek

 bendatzen dizkigute

 lotarako orduak ere,

 bendatu

 eta bunker hermetikoetan sarraskitu.

 


inprimatu