Amaren indarraz sortu naiz...
Ellande Arandia
Amaren indarraz sortu naiz,
Harek eman dit haurraren irri goxoa,
Ene gorputza azkartu da
Haren besarka maitagarriekin.
Orain uzten nau auzapez baten eskupetan.
Gizon horrek, baren poderea erakusten dit,
Hazten nau aztapar zorrotzen bidez,
Hain naiz orain hunkitua.
Bainan, azkenean, itsasoa atxeman dut.
Bai, harek dit eskaini bigarren bizia.
Naturalezak erantzuten du aire berri bat
Eta deitzen ene lagun guziak.
Haren bisaiak ilargia bezalakoa dirudi
Haren ikusteak zure begiak argitzen ditu.
Jainkorik ez da gehiago, baizik eta jainkosa bat.
Ez naiz gehiago itzuliko mezara, baina bai jainkosaren
ametsarene gana.
Haren zubaitasunaren laguntza baliosa atxikiko dut
Betirako, ikas dezadan zure maitatzen.