Hotzaz dut dardar egiten...
Osip Maldeshtam
Hotzaz dut dardar egiten,
isilik egon nahi naiz!
Urreak, baina, dantza egiten du zeruan -
kanta dezadan agintzen dit.
Ala ezazu zeure burua, musikari eroa,
gogora, maita eta egizu nigar,
eta harrapa argi hori eta haizezko bola
planeta itzaitsu batetatik jaurtikia.
Hau da beraz: lotura benetako bat
mundu ezkutuarekin uztartua!
Hau gauza gertatzekoa,
hau desespero asaldagarria!
Zer, bada, dirdira egiten duen izarrak
etengabe modako denda horren gainean
ustekabean jauzi eginen balu,
kapelorratz luzea, ene bihotzean?