Baltikako goizalde zapuztu hori bera...
David Samoilov
Baltikako goizalde zapuztu hori bera.
Pizu dira hausten diren betazalak,
ibaien hormaz pizu.
Azkenean elur egin du.
Elur bidetik itzuli naiz,
leihor herrietarik,
hotz ozen eta urdina duen Rusia zaharreraino.
Berriz ere, ikasiko duket
nere libertateaz ez lotsatzen.
(1981)