Agur maite!
Patxika Etxalai
Egun heldu nitzauzu;
"emazte bezala"
zurekin mintzatzera,
zeren nik baitiot
neri ekarri dautazuna
zor dauzutala.
Bertze ainitz bezala,
agertarazi nauzula
hain ttipi bainan hain zabal
den tresna lauki hortan.
Nahi nuke, lerro hauetan,
sendiarazi, denbora hartan,
senditu nuena nere baitan.
Egun hartan izan zen
"emazte bezala"
"Ni" naizena agertzea
bertzeen aintzinean.
Telefonatu zinautan
nahi ninduzula filmatu.
Nere bihotza zen gelditu,
harriturik ta xoraturik.
Bainan egun hartarik.
kontzientzia harturik
ohartu naiz gogotik
toki bat izanik
naizela gizartean bizirik.
Geroztik badakit
"emazte bezala"
izanagatik etxean lanean,
bizia eta bizitza dela
barnetik ongi izaitea.
Nere izaitea borrokatzea
amodioa zabaltzea
bihotzean bizi dutana
bertzeekin bizitzea.
Ez da beti errex
naizena agertzea,
Bainan hori da
Biziak eskaintzea daukuna
ZUK MAITE dakizuna,
Bihotzetik agur Maite
"emazte bezala"
milesker egin duzunaz.
Neretzat, ez zira hila,
uzten duzun lana
hain da ederra,
nun neretzat baitzira
gutartean bizirik.
Bai MAITE lehen lehenik
emazte zira.
Eta "emazte bezala" diot:
ez adiorik eta ikus artio.