inprimatu
Sallent del Gallego
Izenburua:
Sallent del Gallego
Sinadura:
Gotzone Sestorain
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sestorain, Gotzone

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
11.zk.
Orrialdea:
37-38

Sallent del Gallego

 

Gotzone Sestorain

 

 SALLENT

 urrutitik so zaitut,

 eta elurretan harbel hondar bat zara.

 SALLENT

 hurbildik ez bazaitut ezagutzen ere

 zure etxe eta jendek

 mendiaren gorpu zigortu eta gordina dute

 elurraren laztana

 haizearen txinparta

 eta eguzkiaren distira.

 

 Pirinenoak, PIRINENOAK

 ezin dut zuen soin bilutsia idatzi.

 Pirinenoek, zuek, hausaroetan dakardidazuen

 hats zorrotza

 nere arnasa denez gero,

 Pirineoi, zuei zenbat zor dizuedan

 dizuegun nork sinetsi.

 Eta zu Pirinenoez zara bizi,

 Pirinenoetako herri nimino batean,

 eta Pirinenoen erakartasuna

 lilura daramazu zuragan.

 

 Harkaitz, haran, gailur

 eztai jantzi txuriz beztituak.

 Eguzkiaren printzak

 zure hortz elurreztatuetan

 isladatzen dira,

 azal zimela eta arana

 sinpati leinurutsuak ebakitzen dizularik.

 

 Goizeko hamarrak

 jendea, eskiak elurraren birjintasuna

 bortxatuz, zapalduz.

 Goizeko hamarrak ziren

 eta gu eskiak ere nola jarri

 ez genekiela.

 Goizeko hamarretan,

 anorak gorri, txano urdina

 eta betaurreko beltz ilunetatik

 zure irrifar eztitsuak agurtu gintuen.

 Goizeko hamarrak inguruan

 jalki zenigun Juan zinela.

 

 Zenbat elur usaindu

 ote duzu, Juan, zure izerdiarekin

 guri zerbait irakasteko ahaleginetan.

 

 Eskiak asfaltoan, eskiak makarrean,

 amildegiak ere eskiatuak,

 kafetegi eta kabinak eskiz hiltzatuak,

 eta zuk zenbat maite zenituen

 zure altxor preziatuenak bailiren.

 

 Zelan aurkitzen da, Juan

 zure behi erdituberria?

 Arratsaldeko bostetan elurra agurtu

 eta gezi urreztatua antzo

 hor zoaz usu etxeruntz

 bidenabar ardo pare bat hartuz.

 

 Ardo pare bat arratsaldez,

 eta gaualdean gautxoriei dagokienez

 

 "La cueva" kobazulo barnekoian

 Gin-tonik esku batean

 kanutoa ezpainetan

 "ilegales" entzunaz,

 zure begiradan eguzkiak bainatu

 Gailego errekaren koile ņirņirra

 iger nezakenekoa dasta dezaket

 behi zimaurraren lurrinak

 lore basatiez bustiak

 kilika nazaken fez oraino.

 Eta behingoz

 zure anfora herabea eskeini zenidan

 orain nere altxorren gordelekuan

 kuttunki daukadana.

 


inprimatu