inprimatu
Kantua
Izenburua:
Kantua
Sinadura:
Yan Li
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Yan, Li

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
20

Kantua

 

Yan Li

 

 kantua

 

 zerua behera dago

 bizkar hezurrari lotzeraino

 zoaz

 ongi ezagutzen duzun

 bide ilun bori

 zure sor herrikoa da

 zapeta pare horrekin

 zoaz

 egunsentiaz janzteko.

 

 onddo

 

 nork sinets

 lezake

 egoerarik beltzenean

 bizitzarik ez dela?

 enbor ustela

 itzalean

 esperantzetan dago.

 

 semea dragoia izan bedi.

 hilen ezagutza eginikan

 nere kontzientziak

 apalik sakonena

 irekitzen du,

 baina hilek oihu dagite

 ihardoki ezinean,

 baina heriotza bilatzen dut

 nere beldurretaz damutzen naiz

 lotan sartu aurretik pastillak

 hartu behar hortaz damutzen naiz

 

 entzungo duenari diot

 zintzurrean min dut

 ezin dut kantatu...

 


inprimatu