inprimatu
Ezin izanen dira...
Izenburua:
Ezin izanen dira...
Sinadura:
Gotzone Sestorain
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sestorain, Gotzone

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
4

Ezin izanen dira

 

Gotzone Sestorain

 

 Ezin izanen dira

 bertan behera bota

 bizitzaren ubideak

 ezin izanen dira

 patuaren orratzak

 sekulan alda

 baina

 ausartzen den ibildariak

 aurkidezake

 bere bihotzaren leizea

 argi dezaken iputargia,

 zulatzearen poderioz

 lor bait lezake

 bakoitzak

 bere zurezko kaxan

 lehiotxo baten ametsa

 gauza dakion.

 

 zein zaila den

 bien arteko harresiak

 behin betikoz iraultzea,

 

 hain burbil egonik

 eskua eskuaren aburran pausa dadin

 bain xume izanagatik

 

 zein zaila den

 barre barrari amore ematen

 


inprimatu