inprimatu
Deabru krapautak (aputxarra)
Izenburua:
Deabru krapautak (aputxarra)
Sinadura:
Jean Louis Caussade
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Caussade, Jean Louis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
25

DEbru krapautak (aputxarra)

 

J-Louis Caussade

 

 Gaua urdin, lanotsu eta haize fina, goizeko oren bata da eta jendeak karriketan erdi andarka

 badoatzi, nik dakita norat; Ostatu guziek ateak hetsiak dituzte eta etxerat buruz noa.

 Nere buruan mila amets, nere buru fuņean mila arrabots, nere gogoan izen bat, Brigitte,

 behar bada hor aurkituko zindudala bide bazterrean nere bila, bainan ez zaitut ikusi eta

 bakardadean sartu naiz gaur, nere saizilorat.

 Hortzak garbitu, zigarretaren orroitzapen karatsen galtzeko eta begitartea ikuzi, argitasunaren bila,

 nere gogoko asmoen aurpegitik lahardekatzeko bezala; Bainan debru krapautak, urak ere

 ez zituen haizatu eta hor ziren beti azkarrago, nere barnean beti gehiago gudukan: "Zure saretan

 sarrarazi nahi ukan ninduzun, armiarmak eulia gakatzen duen bezala, bainan nere bihotza askaturik

 atxiki dut eta nere sentimendua erne; eulia armiarmaren sarearen aintzinean, furrudunka

 bere hegal guziez ari den bezala, airatu naiz bertze ertsakaietarat."

 Karrikan azken edanek usaiaz gabeko kantu erkiduragoetarik emaiten dituzte.

 Bakan autoak iragaiten dira, gutaz axolatu gabe, beren ametsak, aments bitxiak,

 badituztela ere eta haien ondotik dabiltzala. Bi orenak dira.

 


inprimatu