inprimatu
Denbora bera nigarka ari zen
Izenburua:
Denbora bera nigarka ari zen
Sinadura:
Jean Louis Caussade
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Caussade, Jean Louis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
24

Denbora bera nigarka ari zen

 

J- Louis Caussade

 

 Ile xut, beltzaran, begi barne dirdir edo ilun: Nahi duk baso bat

 Gomitatzen nau bere goibeltasunaren besarkatzerat, bere bakartasunaren erresuminduraren

 eraungitzerat; Denbora bera nigarka ari zen eta hezurreraino uranpatua zagon, bere gelako

 ate aintzinean, bere zolan zilo handi batzu baziren eta denak iduriz beltzak lano batetako

 kedarrez batea; Gose nintzen zerbaitetaz, burua bera nahasia bezala eta gogoetak ez zuzen;

 Nere asmakizunak bazoatzin, alditzar bortitz batzuetarat; "Nere gogo tortura geldi zazue,

 otoi!"

 Nere gorputz osoak lardazki izigarri bat egin zuen eta ekaitzaren erditik ximixta zorrotz baten

 pare atsegabe zorrotz batek ziragandu ninduen...

 Jautzian iratzartu nintzen, ganbera ezautgarri gabeko batetan, ohea desegina eta gorputza

 buluzia, izerditan, harrespil bat bezain pizua; Amets gaixto bat ote zen, ala hori da bizia

 Leihoen artetik iguzki zirta batek emen zidan erantzuna...

 Gau guzietarik, argia aterarazten ahal dela; herstura guzietarik baketze bat...

 


inprimatu