inprimatu
Hitzak
Izenburua:
Hitzak
Sinadura:
Negm Cheik Imam
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Imam, Negm Cheik

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
21

Hitzak

 

Negm Cheik Imam

 

 Hitzak kiretsak dira,

 ezpata bat iduri pasatzen diren lekuan

 zauriak degizkite,

 laudakeriak aldiz, harek

 errez eta pausagarri

 mozten du, baina pozoindatzen,

 hitza,

 libre dena bakarrik

 engaiatzen duen zor bat da.

 

 Eguzkia itsasoko lainoetan itotzen delarik

 Gaueko uhain bat munduaren gainean hausten delarik

 Begietan eta bihotzetan bixta hiltzen delarik

 Zure bidea labirinto batean bezala galtzen delarik

 Zuk, ibilkari zabilanak, bilatu eta ulertu nahian

 Ez duzu beste argirik hitzen begia baizik...

 


inprimatu