inprimatu
Hire ezpain borobiletan ikusi nianean...
Izenburua:
Hire ezpain borobiletan ikusi nianean...
Sinadura:
Gotzone Sestorain
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sestorain, Gotzone

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
13

Hire ezpain borobiletan ikusi nianean

 

Gotzone Sestorain

 

 Hire ezpain borobiletan ikusi nianean

 heriotzaren hutsune hozkildua labaintzen

 iges egin izan nahi nian

 basapiztiak zibilizazioaren basatasunatik lez,

 kolorererik gabeko laino itsuetan

 gal nintekeean beldurrez

 enara heriaren antzera

 eutsi nahi bait nioan

 fantasiaren hego etengabeari

 hegoa hilezkorra bailitz;

 biok genekiean ordea ezetz,

 arnas mugatu honen ari bakoitza

 banan, banan

 askatzen ari gaituken neurrian

 soinaren eta gogoaren itzal irmoak

 emeki ezabatzen dihoazela,

 laister, minutuz minutu laisterrago

 ispilu misteriotsuaren islada liluragarriak

 hondakin arrunt eta xehetan

 birrindu arteino.

 


inprimatu