inprimatu
Ametsak taju poetikoz hornitu...
Izenburua:
Ametsak taju poetikoz hornitu...
Sinadura:
Gotzone Sestorain
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sestorain, Gotzone

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
12

Ametsak taju poetikoz hornitu

 

Gotzone Sestorain

 

 Ametsak taju poetikoz hornitu

 ala ametsez tajuturiko mintzaira poetikoak

 ernatu;

 ez zekiat,

 ez zekiat zer den poema bat

 lelo batek gorpuzturiko bertso mainguak

 edo naturaren erraietatik jaiotako

 erritmo kosmikoa.

 Nik,

 soilik zekiat,

 haran hertsien orlegia laztantzen

 zebilken

 lumazko oihal nasaiak

 badikela bere doinu sakratua

 zuhaitz enborren lerdentasunari

 eta hosto xamurren lehuntasunari

 iltzatzen zaion kantu labaina,

 ixiltasunean erdituriko arnas hauskorra.

 


inprimatu