inprimatu
Egun batean zirenak...
Izenburua:
Egun batean zirenak...
Sinadura:
Gotzone Sestorain
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sestorain, Gotzone

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
10

Egun batean zirenak

 

Gotzone Sestorain

 

 Egun batean zirenak

 gaur zirbila dira.

 Bai, izan ziren

 bainan orain

 abenduko horma txuria

 beltza da.

 Zozoak ere kantatu zuen

 egun urratzea baino lehen

 bainan gaur

 ixiltasun erraldoia jabe da.

 Eta arkaitz sendo hark

 galdurik bere irmotasuna

 dardaraz dauzka

 bere gailur eta babesak;

 haritzak bazuen

 handitasunaren ereinotza,

 gaur ostera,

 egun triste eta hits honetan

 gaitz gaizto batek jota

 iherturik dago.

 Egun batetan libre izan zinaten

 zoritxarreko herio hondatzailea ordea

 zaizue gaineratu.

 Gizonaren hatzaparrak

 bazter guztiak ditu ukitu

 bera iragan leku orok

 gaixo dira gelditu;

 Ur gardenetako lats ozen hark

 dariozkila

 hain miresgarri ta lirain zena

 orain hilzoriko eguzkia dugu.

 


inprimatu