inprimatu
Donibane Zibururen inguruan
Izenburua:
Donibane Zibururen inguruan
Sinadura:
Xanpun
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sein, Manuel

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
8.zk.
Orrialdea:
5

Donibane Zibururen inguruan

 

Xanpun

 

 Goizeko alban ideki ordu itsas alderat begiak

 ikus ditazke, zilar distiran, itsasoaren hegiak;

 itzuli ordu hona nun diren eskuen pean mendiak.

 Ederragoko xokorik ote du gure mundu handiak.

 

 Doniban'eta Ziburu ditu agertzen lehen argiak

 zoin diren leku paregabeak, ederrak bezin garbiak;

 anai-arrebak direla ere erran baititake biak,

 Urdaxuriak berexten ditu ta bateratzen zubiak.

 

 Alde batetik eta bertzetik, zonbat untzi ur gainean

 horier esker ez ote dira gehienak ari lanean;

 denen ona da itsas aldetik zerbeit agertzen denean

 langabeziak ikaratuak gauden gaurko egunean.

 

 Gauaz nahi bada freskura hartuz bere leihoa ideki

 arrantzaleak ikus ditazke itsas zabalerat gaki,

 bertzeak aldiz berari kendu dioten ona ekarki,

 gu lotan gauden ordu goxotan behar baitute hauk jeiki.

 

 Baserriaren edergailua gure xokoak ukan du,

 gaur zorigaitzez horiek ere sobera zauzku bakandu;

 etxe berriak egin beharrez xaharrak dituzte kendu

 behi ta ardien hazi lekuak gaur hiri bat ematen du.

 

 Gora ditzagun dantzari eta berdin kantari taldeak

 Euskal Herriak dauzkan dohain ta aberastasun jabeak;

 kofoin bererat beren eztia ekarki duten erleak,

 gure kultura eta hizkuntza lagun ta salbatzaileak.

 

 Gure bizian ibili behar urrats bortitz eta gudu.

 eginbidea zer den herrian denek jakin behar dugu

 elgar lagunduz herria altxa izan dezagun helburu.

 Beti bi izar izan ditezen Donibane ta Ziburu.

 


inprimatu