inprimatu
Distirak
Izenburua:
Distirak
Sinadura:
Pierre Reverdy
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Maya Bovard)
Egilea(k):
Reverdy, Pierre
Maya Bovard

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2.zk.
Orrialdea:
14

Distirak

 

Pierre Reverdy

 

 Suak bilduko direla

 itzalean eta momentu berean

 eta biziaren erranbidea errepikatu beharko dugula

 zeru zimurtu eta abantxu hilaren aintzinean

 badakigu

 izar galduak jaustean erretzen dira

 Urgeldian ilargia itoa da

 Sosegatu diren izate guziak elgarrekin gibelatzen dira

 Kantatzen duten bozek egitea ba dute

 Bide bakar batez

 izpiritu guziak gora gora goittzen dira

 Arbolak beheretik jo aireak inharrosirik

 Errekontru txarrak bide erdiz

 Minik egin gabe errotik ateratu etxeak

 hortz batzu bezala

 Lurrean zilo batzu gelditzen dira

 Eta barnean deusik

 Minuta bat

 Nun ere gelditasun osoak manatzen baitu

 Lehertzearen aintzineko ixiltasuna

 Doi doia begistaturik agertu den bidean

 Artaldeak galdurik artzaina joaiten zen

 Ortzantzaren ondotik

 Bere hedoi artaldearen

 eta mundutik gelditzen zenarekin

 Burua mugituz nigar egiten zuela uste ziteken

 


inprimatu