inprimatu
Kontzertuaren prezio egokia
Izenburua:
Kontzertuaren prezio egokia
Sinadura:
Gonzalo Suárez
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Joseba Sarrionandia / Mitxel Sarasketa)
Egilea(k):
Suárez, Gonzalo
Joseba Sarrionandia / Mitxel Sarasketa

Argitalpena:
Zantzoa.
Urtea:
1997
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
8-9

Kontzertuaren prezio egokia

 

Gonzalo Suarez

 

euskaratzaileak:  Joseba Sarrionandia Mitxel Sarasketa

 

 Ezaguna da denok dugula prezio bat.

 Baina gizon hura arrazista zen: aberatsak gorroto zituen.

 Eta ezetz esan zion behin eta berriz biolina aberatsei jotzeari.

 Neuri hots egin zidaten arazoa ikertzeko.

 Biolinista harekin mintzatu nintzen, bere baldintzak zeintzu ziren galdetu

 nion.

 Ehun mila bakoitzak imini eta hamar pertsonarentzat joko zuen gaztelu

 abandonatu batetan.

 Musikazale aberatsenek onartu egin zuten.

 Konde batek bere gaztelua proposatu zuen, non prostituta ospetsuek beren

 espiritismo saioak zelebratu ohi bait zituzten sarritan.

 Biolinista berak hautatu zuen kontzerturako salarik egokiena.

 Eta hara joan zen asteburu batetan.

 Zazpi andere eta hiru gizon ziren. Zeinetan, bat iada zaharra eta bi gazteak.

 Guziz, sei homoseksualak eta lau normalak. Zazpi masokistak eta bat sadikoa. Bi

 diruagatik bakarrik.

 Gaueko hamabietan hasi behar zen kontzertua.

 Biluzik zeuden guziak, ganderailuen argi zalantzakorrean.

 Biolinista bere biolin kaxa besapean zekarrela ailegatu zen.

 Aldez aurretik kobratzeko ohitura zuela esan zuen. Ordaindu zioten.

 Biolinaren kaxatik metraileta bat atera zuen orduantxe.

 Hamabi eta laurdenetan, kontzertua amaitu egin zen.

 Biolinista, biolin kaxa biletez beterik irten zen gaztelutik, eta niri, bere

 aktuazioaren laburra konduan hartuez gero, garestiegi kobratu zuela iruditu

 zitzaidan.

 

 


inprimatu