Puntua emanda
Zirri-Mirrika Kolektiboa
Oraingohonetan, labur bada ere, Fakultateko giroa bestetan baino gehiago
isladatzea erabaki dugu, beti bezala barneko orrialde hauetaz baliatuz.
Horretarako, egokiena, Fakultateko talde pare bati puntua jartzea iruditu
zaigu, bertsoz ezin bada hitz lauz erantzuna bota dezaten. Beraz, hauentzat
ere, bertsolariek eskatzen duten moduan, ondo esanak (eta eginak) txalotzeko
eta gaizki esanak barkatzeko eskatuko dugu.
Puntua lehenengo "etxekook" erantzungo dugu; hurreratu bedi Euskara
Batzordea:
Zer egin nahi duzue?
Zer egin duzue?
Beti bezala kurtso hasierako asmo sendoak eta helburu haundiak baretu
direnean iritsi da, agian, benetan egin duguna laburtzeko garaia, betiere lortu
asmo dugunari erabat ateak itxi gabe: MANTSO BAINA ZUZEN EUSKAL
UNIBERTSITATERANTZ
Fakultateko euskal adarra osatuxe dagoela ikusirik, Unibertsitateko
papereria eta barne funtzionamendua behingoz euskalduntzea helburu nagusi
harturik, kartel ezabaketarekin hasi genuen ikasturtea (gaztelera hutsezko
kartelen ezabaketarekin, alegia).
Urteroko ohitura ere ezin, bada, bazterrera utzi! Gabonetatik etorri
eta Urte Berriaren hasiera gogorra goxatzeko, zer hoberik Euskal Jaia baino?
Mila esker, bide batez, parte hartzaile eta laguntzaile guztiei (norbait ahantz
ez dezagun hobe izango da izenik ez aipatzea). Ezin ahaztu, bestalde, Euskal
Jaiak, mahainguru eta hitzaldiekin, bere inguruan izan zuen kultur astetxoa
ere.
Otsailean, berriro ere, aurtengo kezka nagusiari ekin genion Arabako
Errektoreordetza eta Unibertsitateko paper ofizialak euskalduntzearen aldeko
firma bilketarekin.
Gainerako txikikeriak utzirik, primizia bat: ikasturte bukaerarako
martxan egongo da itzulpen tekniko lehiaketa bat ere. Hasi, bada, zuen lanak
prestatzen.
Eta azkenik, urte guztiko lanaren emaitza, eskuartean duzun hauxe:
ZINTZHILIK.
Bigarrenpuntua Segismundo Lopes antzerki taldekoentzat:
Zer egiten duzue
Antzerki Taldean?
Aurten sortua da Frente Lopes izeneko Fakultateko Antzerki Taldea.
Horregatik, egindako ekintzak eskas samar dira. Zortzi partaidez osatutako
taldea dugu. Gure ilusioak eta desioak asetzeko ikasle talde bat elkartu gara.
Elkartu bezain laster Euskal Jaia genuen gainean, beraz, geure eginkizun
bakarra, ordurako antzezlan bat prestatzea izan zen. Aurretik, Ikaslearen Egun
Internazionalean aurkezpen bat egin genuen. Euskal Jaia, beraz, gure "debu"a
izan zen.
Gero, 92aren kontrako zerbait egitea geneukan helburu. Baina bapatean
beste lan bat etorri zitzaigun. Apirilaren 6tik 10era antzerki ikastaro bat
eman dugu IKA Euskaltegian.
Beraz, orain arte hau izan da gure bidea, buruan eta eraiki gabe
ditugun helburuak datorren urterako utzirik.
F.S.L. Antzerki Taldea
Etahirugarren puntua Zirri-Mirrikakoei:
Azkenean heldu da
nobentaidosa:
Zirri-Mirrika kolektiboa orain dela nahiko urte sortu zen Fakultatean,
gizartean dauden arazo ezberdinak salatu asmoz. Guzti hau jendeari helarazi
nahi diogu hitzaldi, debate eta abar luze baten bitartez. Eguneroko arazoak
Unibertsitatera hurbiltzeko gure nahi honek aurten ekintza ugari antolatzera
bultzatu gaitu.
Kurtso hasieran (Urriak 31) intsumisioaren aldeko borroka eguna
planteatu genuen.
Beranduago (Azaroak 14) garaian gai garrantzitsua zen Saharari buruzko
bideoa eta hitzaldia antolatu genituen.
Hilabete berean Kultur Aste bati ekin genion. Aste horretan, Bilboko
gaztetxeak izandako "mobida" zela eta ez zela, bertako jendea hona ekarri
genuen gauzak argitu nahian. Hitzaldi eta bideoarekin batera argazki
erakusketa, material salmenta eta gaztetxea istearen aurkako sinadura bilketa
ere egon zen.
Hurrengo, Gogoa irakasle kolektiboarekin batera, datuei buruzko legea
eta Europa poliziala gaitzat harturik beste hitzaldi bat antolatu genuen.
Jadanik 1992 urte gatazkatsuan, Gasteizen itxialdian zeuden Argeliarren
aldeko kanpaina hasi genuen, sinadura bilketa, "pegaten" salmenta eta janari
bilketarekin, kartel bidezko informazio orokorra ere banatuz.
Martxoak 8ra bidean, eta V. mendeurrenarekin lotuta, girotzeko,
Otsailaren erdialdean "Emakumearen mugimendua Latinoameriketan" izenburudun
hitzaldia eskaini genuen. Honekin lotuta, "lucha indigena y mujer" izeneko
hitzaldia ere entzun ahal izan genuen Emakume Internazionalisten laguntzari
esker.
Jarraitzeko Joseba Lazkano insumisoari buruzko bideo emanaldia eta,
Iņaki Lazkanoren eskutik atxiloketaren gorabeheren azalpena, kartelak eta
informazioa izan genituen.
Kurtso honetan izandako berrikuntzarik nabarmena Zirri-Borrofanzinaren
agerpena izan da, Zirri-Mirrika kolektiboak atera duen gai anitzeko aldizkaria.
Eta, urtero egiten den moduan, Apiril alternatibo bat proposatu dugu,
azterketei ekin baino lehen gai akademikoez kanpo dauden gaiak garatzeko.
Hamabostaldi kultural honen barruan, lehenengo astea V. mendeurrenari
buruzkoa izan da eta bigarrena, berriz, 93ko Europari buruzkoa.
Besterik gabe Zirri-Mirrika kolektiboan eta Fakultatean dauden hainbat
mobidatan parte hartzera animatzen zaituztegu: IA, Euskara Batzordea,
aldizkariak, Presoekiko Elkartasun Taldea, Antzerki Taldea, Mendi Taldea...
ESKERRIKASKO!
Gurealdetik ere besterik ez, hurrengo alean izango duzue beste talde batzuen
berri.