inprimatu
Fernando Pessoa (1888-1935)
Izenburua:
Fernando Pessoa (1888-1935)
Sinadura:
Fernando Pessoa
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Ane Iribar / Josetxo Azkona)
Egilea(k):
Pessoa, Fernando
Ane Iribar / Josetxo Azkona

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
11.zk.
Orrialdea:
46-47

Fernando Pessoa (1888-1935)

Bizibidez, poeta

Haren munduratze ehungarren urtemugan

 

Fernando Pessoa

 

euskaratzaileak: A. Iribar J. Azkona

 

Autopsicografia

 

 Opoeta é um fingidor.

 Finge tão completamente

 Que chega a fingir que é dor

 A dor que deveras sente.

 

 E os que lêem o que escreve,

 Na dor lida sentem bem,

 Não es duas que êle teve,

 Mas só a que eles não têm.

 

 E assim nas calhas de roda

 Gira, a entreter a razão,

 Esse comboio de corda

 Que se chama o coração.

 

Quando vier a primavera

 

 Udaberria etor dadinean,

 Ni hila banintz,

 Gisa berean loratuko dira loreak

 Eta zuhaitzen berdetasuna ez da aurreko Udaberriarena

                                       baina ttipiagoa izango.

 Errealitateak ez du nire beharrik.

 Nire heriotzak bat ere inportantziarik ez duela pentsatzean,

 Egundoko poztasuna dut sentitzen.

 Bihar hil nintekeela jakingo banu

 Eta udaberria etzi izan litekeela,

 pozik hilgo nintzateke, etzi izango litzatekeelako.

 Bere sasoia hori bada, noiz letorke bere sasoian ez bada?

 Dena erreala izatea eta dena agerian egotea dut atsegin;

 Eta atsegin dut horrela delako, nahiz eta gustatu ez.

 Horregatik, orain hilgo banintz gustoz egingo nuke,

 Dena erreala delako eta dena agerian dagoelako.

 Nahi badute, latinez erreza dezakete nire zerraldoaren gainean.

 Nahi izanez gero, dantza eta kanta egin dezakete beraren inguruan.

 Preferentziarik ez daukat preferentziarik izango ez dudan ordurako.

 Izango dena, izan dadinean, izan izango da.

 

Se depois de eu morrer, quisierem escrever a minha biografia...

 

 Baldin eta ni hil ondorengoan, nire biografia idatzi nahi badute,

 Ez dago ezer xumeagorik

 Bi data bakarrik ditut: neure jaioteguna eta neure heriotzarena.

 Bata eta bestearen artean egun guztiak nireak dira.

 Mugaerreza naiz.

 Kondenatu gisa bizi izan naiz.

 Gauzak maite izan ditut bat ere sentimentaltasunik gabe.

 Inoiz ez dut desio bat izan gauzatzerik ezin izan dudana,

 inoiz itsutu ez naizelako.

 Entzute hutsa ere ez da inoiz izan niretzat

 ikustearen lagungarri baino.

 Gauzak errealak direla eta guztiak elkarren ezberdinak

 direla ulertu ere ulertu egin dut.

 Begien bidez ulertu dut berau, inoiz ez pentsamenduaz.

 Pentsamenduaz berau ulertzea denak berdintzat

 jotzea litzatekeelako.

 Behin batean loak hartu ninduen edozein gizaki bezala.

 Begiak itxi eta lo egin nuen.

 Honetaz gain, Naturaren poeta bakarra izan naiz.

 

 


inprimatu