inprimatu
Esperantzaren Lakua etxetik kanpoan omen...
Izenburua:
Esperantzaren Lakua etxetik kanpoan omen...
Sinadura:
Txiki Idoate
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Idoate, Txiki

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
19

Txiki Idoate

 

 Esperantzaren Lakua etxetik kanpoan omen

 Nigana etor zaitezenean

 Bainatuko gara

 Agian.

 Badakit bainatu zarena

 Zugana joan ez banaiz ere

 Esperantzaren Lakua malkozkoa dela

 jakinik

 ez dugu negarrik egin

 bakarti

 Lakuan murgilduz

 zurekin egin nahi dut negar

 Irri-farreari baliotasuna ikus dakioke?

 

 Eguerdia nigan badago ere

 iluntzen ari du

 Xoriak ez dira hurbiltzen

 nik botatako papurretara

 Ezin du irratia entzun

 kamioi —hots— zaratak

 ardo boteila

 erdi hutsik

 Eguerdia nigan badago ere

 iluntasunean

 deitzen ahal zaitut

 ahopeka, maitea

 besarkatzen ahal zaitut

 ahopeka, maitea

 besarkatzen ahal zaitut

 ahopeka, maitea

 oihukatzen ahal zaitut

 ahopeka, maitea

 nahiz eta xoriak

             beldurturik

             ez hurbildu balkoira

 irratia nik ezin adituarren

 ia ardorik gelditzen ez bada ere

 nere ohatzean irauten duzu

 nere zizpiruak zykloi

                     sumendi

                     lurrikara bihurtuz

           Kristalaren atzean zaudelakoz

           Separa gaitzatenik ez dagoelarik

                                     ene maitea

 

 Ez zaitez nigandik joan!

 utziko nauzu triste

 Lagundurik

 ez dut lagunik

 Denek galdetuko didate

 eta erantzun behar

 Ez zaitez nigandik joan!

 Denak mintzatuko zaizkit

 eta entzun behar

 Ez zaitez joan!

 Gonbidatuko naute

 eta jan

       edan

       joan behar

 Ez zaitez joan!

                       Bakardadea

 Ez zaitez joan!

 Zugan dut esparantza

 

 Giroan itsasoa nabaritzen dela

 esan didate

 telefono itxu baten bitartez

 telefonoa ez dela arraina nabaria denez

 ea telefonoak zerbait ikus dezakeen

 galdetu diet

 

 


inprimatu