inprimatu
Katea gara...
Izenburua:
Katea gara...
Sinadura:
Isidro Rikarte
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Rikarte, Isidro

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
14-15

Isidro Rikarte

 

         Katea gara. Kateaz libratu nahiz katea ere. Aurreko ekintzak erditzen

 dira hurrengoetan: katea, katea. Eten dezakegu katea, beste kate bat

 berreratzeko. Kontua da nolako katea nahi dugun, nork hautatzen duen eraman

 behar dugun katea, edo katean ere libre gaitezkeenez. Nik erantzunik ez.

 Baina... katea gara. Kateaz libratu nahiz katea...

 

Poema iragankorra

 

 Nabil bila, lautadan anai, aintzina.

 Nahikide det etorkizun-untzimutil,

 utila den denontzako kopla abil,

 iluntasun hunetako koba apaina.

 

 Patuak alafede, desarrazoi ikertezina,

 nauka kamio honi iltzaturik. Kizkil!.

 Ilkitzekotan nagoela, landa dabil

 largu gura ahuleziaz, askaezina.

 

 Bertsoa aldiz, dizdiz dizdiz dizdizari,

 irriz irri abaiatzen da, doakit libre

 erromes— esames esaten nornahiri.

 

 Horregatik eme emeki kalatxori

 ohi den bertso hori egaletan trebe,

 preso izanik, izan daiteke ibiltari.

 

Larra

 

 Gure Lur Zaharra. Negu hotzetan ere

 biluz bizi den jainkosa bakarra.

 Amets aparrean hilargitarra.

 Lanbroa joana, ekiaren aldare.

 

 Herri honen ilusio birjinei bare

 eskeintzen die lehenengo sagarra:

 ez da bertan sartu inongo matxarra.

 Hortik dario guganako botere.

 

 Pinudi beltzetan, herio-kolpeka

 erasotzen du tximistak hasarre,

 eraso nahirik bizitza-ateka.

 

 Orduan txinarra, negarrari ekina,

 lanturu hezetan erdibitzen da,

 su bilaka ez dadin gausorgina.

 

         1986-ko abenduaren egunen bateko egunkarietan, holako zerbait agertu

 zen: "Atzo gauean, 12 inguruan, ezezagun bat, berak zeraman lehergaiuak

 lehertua zen". Gau horretan bertan, nik honetaz ezer jakin gabe, gauak /

 zekarren doinu batek astindu ninduen. Geroago jakin dudanez, lamien lantuak

 ekarritakoa zen.

         Esaten dute, edo nik gutxienez aditua dut noizbait, lamiek beren eki-

 adats errubio luzea orrazten duten bitartean, desira bat adierazten bada

 norberaren baitan, desira betetzen dela. Hau egia bide da, agerian jar ez /

 dezakedan nirea bete bait zen.

 

Lamien doinua

 

 Gauak etzuen zutaz jardun,

 gidari fidela, lagun,

 hamar oihu zugan ehun,

 ehun kexu, ixiltasun.

 

 Lehertu zen esperantza

 zatiak betez desiraz,

 desirak zeukan distiraz

 lamiek dagite orrazi.

 

 Ekildoak zabaltzearren

 adatsa orrazten dira ari,

 geu gaitezen ibiltari,

 edozein negutan hazi.

 

 Gauak etzuen zutaz jardun,

 gidari fidela, lagun,

 hamar oihu zugan ehun,

 ehun kexu, ixiltasun.

 

 Heriotz baten eresia

 errekan beherantz dihoa,

 lami egalkorren ahoa

 kopa betea tristezi:

 

 "Haltzak ez omen bihotzik,

 ezta txakurrak ohore,

 guk ez demagun amore,

 hitza bedi orain gezi".

 

 Gauak etzuen zutaz jardun

 gidari fidela, lagun,

 hamar oihu zugan ehun,

 ehun kexu, ixiltasun.

 

 Doinu hauek, egaletan

 eratu dute zilarrez,

 bertatik igoteko lez,

 ametsarako eskalera.

 

 Euri ondoren zohargian,

 zure nahiak lortzear

 joan zinen, bide mehar

 zeregin bat bukatzera.

 

 Gauak etzuen zutaz jardun,

 gidari fidela, lagun,

 hamar oihu zugan ehun,

 ehun kexu, ixiltasun.

 

 


inprimatu