inprimatu
Ez zaitez ikara...
Izenburua:
Ez zaitez ikara...
Sinadura:
Txiki Idoate
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Idoate, Txiki

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
8.zk.
Orrialdea:
10

Txiki Idoate

 

 Ez zaitez ikara

 hau nere burua da

 eta bota behar dut

 

 Ez zaidazu esan ederki ezagutzen ninduzula!

 Ez ezazu negarrik egin nere ilobi ondoan!

 Pentsa ezazu ezin nintzela bizi!

 Agian zerbait galdetuko dizu jendeak!

 ixil zaitez! ixil zaitez!

 

 Ez zaitez ikara

 hau nere burua da

 eta bota behar dut

 

 Ez hadi nere hiletara joan!

 Pentsa ezak ez nuela hiletarik nahi!

 Ez ezak galdetu zergaitik!

 Erantzuna nerekin zetorrek

 Erantzuna nerekin

                           zihoatik

 

 Ez zaitez ikara

 hau nere burua da

 eta bota behar dut

 

 Ekin ta ekin

 nere laguna zinela adierazten zenuen

 Orain gehiago

 Nere heriotzaren bila

 ibiliko zara gezurti

 Arrazoiak!!

 Gezurraren arbolatik bazkatuko zara...

 

 Ez zaitez ikara...

 

 Nauzu aukera

 Sekulan baino famatuago izanen zara!

 Gehien izorratzen

 kezkatzen, nazkatzen

 nauena

 zu ez entzutea

 ez ikustea

 zu ez zaplaztatzea aipatuko nauzunean

 

 Eta zaitez ikara...

 

 Lo egi zu lasai, trankil, eztiki

 Paseia zaitez alai, jator, pozik

 Jan, gosal, bazkal, afal ezazu ase arte!

 Faborez!

 Ezkon zaitezte! Senidea bataia ezazue!

 Jaungoikoa hart dezaten!

 

 Ez zaitez ikara

 hau nere burua da

 eta bota behar dut

                                                               1985'eko Apirilan

 

 


inprimatu