inprimatu
Korrikak
Izenburua:
Korrikak
Sinadura:
Perseides Uriz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uriz, Perseides

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
36

Korrikak

 

Perseides Uriz

 

 Ziberoa eta maiatza

 gibelean urtziz,

 agur egiten dio Etxahün-i

 sukaldeko bakardadean.

 

 Erraldoien artekan zehar,

 Hendaiatik Irunera,

 legatzei keinu eginez

 Hondarrabin.

 

 Donostiako "La Costin",

 pasatzen diote kanutoa.

 

 Hortik Hernanira,

 ez du "egin" erosten

 itsuturik doa eta

 

 Orio, Zarautz, Getaria...

 Itsas freskotasunak

 bideratzen dute

 Bizkaia alderantz.

 

 Buelta bi Ondarrun,

 Lekeition atun zuria.

 

 Markinan, anarkia, eta

 berriz ere, Gipuzkoara.

 

 Azpeitian gosez dago,

 zazpi txuleta jan beharko!

 

 Goiherrin dizkiote eskatzen

 permisu eta paperrak...

 Kalzada non ote da?

 

 Tolosan gaude; bai euskera

 polita hemendik aurrera

 entzungo ez duguna!

 

 Hor aitzinean, Nafarroa,

 —giza arraroen arragoa—!

 

 


inprimatu