inprimatu
Salto egin dute
Izenburua:
Salto egin dute
Sinadura:
Mikel Taberna
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Taberna Irazoki, Mikel

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
28-29

Salto egin dute

 

Kapi

 

 Irrifarre paternalista akorralatu zaitut zoko horretan (Txoko bar)

 euskaraz doi doi dakizu baina (irakaslea mintzo zaizu)

 jendeak pintxo beroak eskatzen zituen eta (bitter con sifón, por favor)

 Gazteluko Enparantzako gaztelua non dago? (giputz batek)

 errebelatu zara, zatzaizkit, euskaraz ez mesedez, que no! (ezetz!)

 

 mania bat da neska, duodenoko horretan hipozentrua

 SIDak jota erortzen ari dira euliak bezala

 nerea ez da kutsakorra, ez zaitez apuratu

 homosexual, drogazale eta harrizko irudi hotzak

 orratza zaineraino sartua daukat, morena

 

 abortoa hilketa dela erran dit ogi-saltzaileak (tu estarás a favor, no?)

 putakume batek euskaraz egin zuen telenavarran (taxista batek sutan)

 udaberriko maiteminak gero eta bakanago (euskaltegietan)

 lagunen bila etorri dira gau honetan ere (eroetxerako)

 inozenteak gara, aizu! garraisika, libre utzi dituzte (gaurkoz!)

 

 Nafarroa Oinez-ena zelakoan Navarraporlalibertaddeenseñanza-koan sartu da

 leit-ar de.spistattta, esaten nuera nik hanrbeste moja, eta bandera espainolak!

 NafarroaEuskararenAlde-koan ezagututako mutiko guapoa ikusi gogo duzu

 NaffarroarenEguna-n, zeinen ongi abesten duten ipartar horiek, eta ea

 aurten ere NafarroanETBikusinahidugu antolatzen duten!

 

 loiak estaliriko bidean erori da korrikalaria (testigoari eutsiz)

 en qué idioma está eso? galdetu Lekunberriko zahar euskaldunak (horror)

 en vasco! va a la ikastola, lotsatzen da gaurregun zenbait (progresia)

 herriko alkate sasi-ilustratuak astakeria galantak (lasai)

 goroldioa, halere, hiriko teilatu anonimoetan (errekarri koxkorretan)

 

 eta

 

 punkiek geure aitaren etxea okupatu dute, indarka

 morrosko-abarkadunei testigoa eskuetatik kenduz

 ai ene! belarritakoa eta larruzko kazadora beltza zeuzkan!

 

 asfaltoan lonazko zapatillak primeran atxikitzen dira

 eta makiltxoa eskuetan harkaitz kaxkotik salto egin dute hanka gazteek...

 

 Biba KORRIKA

 

 


inprimatu