inprimatu
Ez zara galduko
Izenburua:
Ez zara galduko
Sinadura:
Txiki Idoate
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Idoate, Txiki

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
26

Ez zara galduko

 

Txiki

 

 Hitz eginen zaitugu

 toki guztietan

 "dut" "det" "dot", Zer inporta?

 bada gehienetan

 "Tengo" esaten duna

 hori da problema

 erdara besterikan

 ez dakiena da

 

 No entiendo "tu batua"

 ˇHabla en castellano!

 ˇyo ya sé "el de casa"

 soy del Vaticano!

 

 Mintza gaitezen denok

 guk dugun euskaraz

 Batuaz, Nafarreraz

 ere Gipuzkeraz

 Bizkaieraz edo-ta

 ere Ziberoraz

 Lapurdin ulertzeko

 aski dira denak

 

 No entiendo...

 

 Nik idatziko zaitut

 ongi ala gaizki

 leituko zaituzte

 ta hori da aski

 galdu nahi zaituztenek

 emeki, emeki

 piperra ipurdian

 dezatela beti!

 

 No entiendo...

 

 Aditu euskaldunok

 problema non datzan!

 Euskarak dauka oraindik

 egoera latza!

 Aldatu behar dugu

 bizitzaren martxa!

 ikas dezagun denok!

 Biba esperantza!

 

 


inprimatu