inprimatu
Bertzeak bertze direla (AX)
Izenburua:
Bertzeak bertze direla (AX)
Sinadura:
Perseides Uriz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uriz, Perseides

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
70

Bertzeak bertze direla (AX)

 

Perseides Uriz

 

 Utopia izeneko ostatuan eta bertan ziren Atxagaren apika guztiak

 erre egin zituzten inondik-inorako elezko autopistatik pasatzearren, Durangon.

 

 Pretoriako pareta zurietatik igoz Afrikako elefanteak Ardanzaren

 juramentua errepikatzen zuten zerura begira ozenki zin zegitelarik.

 

 Fiat voluntas tua bai ortzean bai listoideek sinesten dute bezala-

 xehatzeko zinen nirekin izandako azkeneko gora-behera amodioazkoa.

 Nik-

 Aktiboki parte harturik san Gregorioko Komertzianteei diru-kutxa-

 kaja egiten laguntzen nien etxerako bono-bus jasotzean judu erratu

 mixerableen txin-txinezko erredoblea aditu nuenean erran eta plan.

 

 Astearteoro zortziretan haruntzago ezinaren kontra gogorki ari dela

 eta Sarrionandiarekin batera branka eramanik itsasandia gainditzen

 kimeraruntz dihoa Philadelphiako Kraft aluzinante bat irentsi ta gero.

 Astearteoro zortziretan Clarence "Gatemouth" Brownek irekitzen du

 Nerudak utzitako ate hertsirekia eta hortik igaroz si vis pacem para bellum

 Soinuari esker Drogas-sek drogarik ez ohiu egin zuen Vianako Printzeak

 duen jauregian Urralbururen kabaileroak naharoazten zituen bitarte hartan.

 

 Malos tiempos para la lirica Euskalduna Fabrikaren Erdaldunak kantatzen

 zuen Pablo Iglesias-sen argazkia baliogabeko kajoain arretaz gordeturik

 noiz Fiat voluntas tua eta nola adieraz(*)zeniezaguke Euskal Telebistaz

 umezurtzoi.

 

         (*) Ahalezko geroaldia. Zuk-guri. Posibilidade bat iragartzen

 digularik; beraz, utopia-saretan koka dezakegu. Kokarik gabe ez dago ahalmenik

 ulertzeko; beraz, lehenaldia da.

 

 


inprimatu