inprimatu
Etsaia
Izenburua:
Etsaia
Sinadura:
Charles Baudelaire
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Joakin Balentzia)
Egilea(k):
Balentzia, Joakin
Baudelaire, Charles

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
6

Etsaia

 

Baudelaire

 

euskaratzailea: Joakin Balentzia

 

 Ekaitz ilunbetsu besterik ez zen nire gaztaroa,

 eguzki distiratsuek hemen eta han zeharkatua;

 hainbeste suntsiketa trunboiak eta euriak egiten dute

 nor nire lorategian hain fruitu gorri gutxi geratzen bait dira.

 

 Hona hemen ideien udazkena ukitu dudala,

 eta para eta arrasteluak erabiltzea premiazkoa da

 uholderiko lurrak berriz biltzeko

 urak hilobiak bezain haundiak zuloak aitzurtzen dituen lekuan.

 

 Eta nork daki amesten ditudan lore berriek

 lur ikusi honetan harearen antzera aurkituko dutenenz

 beren kemena eginen duen janari mistikoa?

 

 Oinaze hori, oinaze! Denborak bizia jaten du,

 bihotza marraskatzen digun Etsai iluna

 hazten eta indartzen da guk galduriko odolaren bidez.

 

                                                                   ("L'ennemi")

 

 


inprimatu