inprimatu
Hordi gaitezen orain eta edan dezagun mukururaino...
Izenburua:
Hordi gaitezen orain eta edan dezagun mukururaino...
Sinadura:
Mitiline-ko Alceo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Mitiline-ko Alceo

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
36

 

Mitilene-ko Alceo

                                               (Kristo aurreko 600 urte inguru)

 

 —Hordi gaitezen orain eta edan dezagun mukuraraino,

 —Mirsilo hil baita.

 

                       —Arnoa, bada, gizonaren ispilu da.

 

         —Ez ezazu arbolarik landa mahatsondoa baino lehen!

 

                   —Zurrut egin dezagun. Kandelak zertarako itxadon?

                     Argi izpi bat dago. Deseskegi eta ekar itzazu

                     berehalaxe pintaturiko goporrak. Zeren ardoa,

                     penak ahaztearren Sémele eta Zeus-en semeak

                     eman bait zien gizakiei.

                     Eradan ezazu burduntzali bat eta bi nahasturik,

                     eta bete itzazu edalontziak ertzeraino, eta

                     gopor batek bestea bultza dezala...

 

 —Ardoa, lagun mina, egia ere da.

 

 


inprimatu