inprimatu
Bertsoak idatz ahal ditzaket...
Izenburua:
Bertsoak idatz ahal ditzaket...
Sinadura:
Pablo Neruda
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Neruda, Pablo

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
28

 

Bertsoak idatz ahal ditzaket...

 

Pablo Neruda

                                                                         (1.924)

 

 Gau honetan bertsorik tristeenak idatz ahal ditzaket.

 

 "gaua izartua dago, eta, urdinak, astroek, urrutian,

 disdiratzen dute" idaztea, adibidez.

 

 Gauaren haizeak zeruan bira eta kanta.

 

 Gau honetan bertsorik tristeenak idatz ahal ditzaket.

 Nik maite nuen, eta aldizka berak maite ninduen ere.

 

 Honelako gauetan nire besoen artean euki nuen.

 Amaigabeko zeru azpian hainbat aldiz musu eman nion.

 

 Berak maite ninduen, batzutan maite nuen nik ere.

 Bere begi fijo handiak nola ez izan maite.

 

 Gau honetan bertsorik tristeenak idatz ahal ditzaket.

 Ez dudala pentsatzea. Galdu dudala sentitzea.

 

 Mugagabeko gaua entzutea, mugagabeagoa bera gabe.

 Eta bertsoa arimara erortzen da ihintza zelaira bezala.

 

 Eta hala da. Urrunean norbait kantoka dago. Urrunean.

 Nire arima ez da bera galtzearekin pozten.

 

 Ez dut maite, egia da, baina hainbeste maite izan nuen.

 Nire ahotsa haizearen bila zegoen bere belarria ukitzearren.

 

 Beste batena. Beste batena izanen da. Lehen nire muxuena bezala.

 Bere ahotsa, bere gorputz garbia. Bere begi amaigabeak.

 

 Ez dut jadanik maite, egia da, baina maite ote agian.

 Maitasuna hain motza da, eta hain luzea ahantzia.

 

 Honelako gauetan nire besoetan euki nuelakoz,

 nire arima ez da galtzearekin pozten.

 Berak eragiten didan azken dolorea, hau izan arren,

 eta idazten dizkiodan azken bertsoak daitezen hauek.

 

 


inprimatu