inprimatu
Gaba batean
Izenburua:
Gaba batean
Sinadura:
Kavafis
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Kavafis, Kostandinos P.

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
24

 

Gaba batean

 

Kavafis

 

 Logela lizun eta eskaxa zen,

 tabernaren gainean izkutua.

 

 Lehiotik etxartea zikin

 eta estua ikusten zen. Behetik

 kartetan ziren zenbait obreroren hitzak

 altxatzen zitzaizkidan.

 

 Ta bertan, ohe kizkil ta arrunt batean,

 maitasunaren gorputza nirea egun nuen,

 ardozko espain sensual ta gorrizkak

 nireak egin nituen—

 hainbat ardoz gorrituak ze oraintxe,

 idazterakoan, hainbeste urte pasa eta,

 ene etxe bakartian, horditzeari dagiot.

                                                                         (1.915)

 

 


inprimatu