inprimatu
Maldizio betikoa
Izenburua:
Maldizio betikoa
Sinadura:
Gabriel Aresti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aresti, Gabriel

Argitalpena:
Korrok.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
22

 

Maldizio betikoa

 

Gabriel Aresti

 

 Zuei,

 Barcelonako euskaldun

 unibersidade-mutikok,

 egian dioxuet,

 zuen artetik batek

 baldin eta explotacen badu,

 hemendik hamar edo hiru urtera,

 beraren anaia

 obrero

 edo kontadorea,

 hori, zuen arteko

 hori,

 nire maldiziorik borobilenarekin

 hornituko dudala,

 sipula-sipulorum,

 mundo honetako

 puta

 semerik

 semeena

 bezala.

                                                       ("Euskal Harria", 1.967)

 

 


inprimatu