inprimatu
Gosea ernetzen da...
Izenburua:
Gosea ernetzen da...
Sinadura:
Iņigo Iruretagoiena
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Iruretagoiena, Iņigo

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
14-15

Iņigo Iruretagoiena

 

                             Gosea ernetzen da

                     zure suzko landa kiskalietan

               Eguzkia erre-ge koroatu dote barearen erre-

       suman eta antzu bilakatu da zure sabel emankorra

 Haizeak zeharkatzen ditu zure zeru hutsak eta tatuaiak

 marrazten dizkizu azal beilegian bere joanean dunekin

 —arralde gabeko itsas zabaleko uhin lehergaitzak— jolasean

     Faraoiak eta euren sekretuak iparraldean utzi eta haizea sabanako

         zuhamu bakanak orraztuz eta ortzemuga zuzenaren alferrikako ehizean

                                   ibiltzen da baso hezeek miseriak eragin

 malkozko

                                         ibaiak eta zingila odoleztatuak dautzan

                                           oihanetara iritsi arte —non negua

                                           erbesteratu bat den— gero berriz

                                             zuhamu bakanen lautadetara

                                             itzultzeko eta

 basamortu                  Af

                                             deslaietan amaitzeko

 dunen              ri

                                                   bizkarretan

 marraztu                ka

                                                     itxaropenarekin

                                                       amets egitera.

 

 Azken eguzkiloreak

 Faraoiekin hobiratuak izan ziren basamortuen enigman

 Ra ahalguztidunak idortu zuen zure bihotza

 Itxaropenaren jauregia eraiki hondarraren bizkarrean

 Kontzientzia eta zoriona erbesteratu zituen hegoaldeko haizearen besoetara

 baina

 Argitu dezagun zure sekretua eta bizitzarena zure zainetan

 

 Uztarria zaman

 kateak oin eta eskuetan

 errotik erauzi eta karriatuak arbasoen lurretatik

 azukre-kainabera kotoi eta kafeen landa zabalen amesgaiztora

 zaharoaren oinetara makurtutako hegorik gabeko destinuak

 giltzaz aska ezinezko katez

 estu lotutako zakur amorratuak

 heriotzaraino esklabutzara kondenatutako gizon-emakumeak

 giharreen prezioan saldutako bihotzak

 —maitasuna, gorrotoak, ametsak... bihotz osoak—

 gizaki izatea ukatu zitzaien eta

 bizitza ezagutu ez zuten arima nekatuak

 

 Amaren bularra utzi eta

 etsaiaren zakila hurrupatzera behartutako haurtxoak.

 Jainkoaren fotokopiadorak gu baino ilunagoko kopiak egin zituelako

 Azal beltzaren azpian bihotz garbirik egon zitekeela pentsatu gabe

 abereei bezala

 goritutako burdinaz markatu zizkieten bular eta besoak

 

 Eta hauen izerdiaren urrez beteriko galtza txuriek

 borrokarako zuten besoa moztu eta lanerakoa soilik utzi zieten

 

 Eta besamotz hauen maitasunetik lore beltz bat jaiotzen zenean

 azken arnaseraino egin beharreko bidea

 idatzia zuen dolar mordo bat baino ez zen izanen

 Atsedenik ezagutuko ez zuen gorputz zaildua

 atseginik gabeko oinaze agurtezina

 kartolek mugaturiko begirada eroria besterik, ez zen izanen

 

 Eta gauak galdetuko zion egunargiari:

 —Zergatik ezin dute denek batera mundu zapar bat osatu

 elkar zapaldu eta suntsitu gabe, guk egina osatzen dugun

 bezala?

 

 


inprimatu