inprimatu
Garai hobeak sortaraziko ditugu
Izenburua:
Garai hobeak sortaraziko ditugu
Sinadura:
Wally Mongane Serote
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Arantxa Hirigoien)
Egilea(k):
Hirigoien, Arantxa

Serote, Wally Mongane

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1994
Argitalpenaren urtea:
Alea:
33.zk.
Orrialdea:
7

Wally Mongane Serote

 

euskaratzailea:

Arantxa Hirigoien

 

         "Sugarrak bizten du Seroteren poesia" esan izan dute. 1944. urtean jaio

 zen Hegoafrikan, Serote eta Londreseko exilioan argitaratu dizkiote liburu

 ezagunenak: «Tough Tale» poema bilduma eta «To Every Birth Its Blood»

 eleberria. Hemengo poema «Selected Poems» (Donker, 1982) liburutik hartua da.

 

Garai hobeak sortaraziko ditugu

 

 ez diogu

 ez diogu aho batez

 ez dugu gehiago erraten

 garai txar gehiago ez

 iragana hemen dago orain

 orainak gure gudarien abesti bakartiak abesten ditu

 gure ahots nahasietan abesten ditu

 ekaitza, haize azkarra bezala

 orainak gure iraganaren abestia abesten du

 ez!

 nehor ez da oparotasunean biziko, ezer ez dugunez gero

 lur hau zerua bezain handia eta zabala dela

 diogu

 hemen bizi gintezke

 lur hau gu denontzat aski aberatsa dela

 diogu gure gudariek zioten bezala

 guk hala diogu

 lur hau aspaldidanik gurea da

 lur hau gurea denez biziko garela

 diogu

 gure gudariek zioten bezala

 guk hala diogu

 eta denborak ezagun ditu guk ezagun ditugun bezala

 ez erraten zuten

 eta guk ezetz diogu

 bai garai hobeak ezagutuko ditugu

 hala diogulako

 garai hobea jinen da zeren gure gudarien gisara

 garai hobea sortaraziko baitugu eta gutarteko anitzek

 badakite ahal dutela, behar dutela

 garai hobeak izanen dira

 garai txarrak bukatu direla

 diogu

 garai txarrek garai hobeak sortarazten irakatsi digutela

 diogu

 gehiegi berotu galdarak ur irakina gainez botatzen duen bezala

 gure herriak baztertu egiten gaitu orain

 lur atzerritarretan lo egiteko geriza baten eske gabiltza

 presondegietan logura gabeko gauak iragaten ditugu

 zakurrak karrikara botatzen dituzten bezala hiltzen gara

 gure odola ur zikina balitz bezala hedatzen dugu

 iruditzen zait baita ere, adiskide, iruditzen zait

 garai hobeak badaudela

 ikasten dugu

 munduak jadanik ikasia duena

 jakin behar dugula zer nahi dugun

 nehork ukan nahi ez duena ere

 eta iragandako ilunbetik garai hobea sortzen dugu

 egun berri baten gisara dirdiratzen du

 sortzera daramagun egun bat

 garai hobea

 ai!

 bai garai hobeak sortaraziko ditugu.

 

 


inprimatu