inprimatu
Poema guztiak baino gehiago
Izenburua:
Poema guztiak baino gehiago
Sinadura:
Josef Simon
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Karlos Cid)
Egilea(k):
Simon, Josef
Karlos Cid

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
26.zk.
Orrialdea:
32

Poema guztiak baino gehiago

 

Josef imon

 

euskaratzailea:

Karlos Cid

 

         Josef imon Cej?ov-en jaio zen, 1948ko irailean. Gauregunean Prahan du

 bizitokia. Ugari dira, 1973tik hasita, txekiar aldizkarietan plazaratu izan

 dituen lanak. Baina literaturan ezezik, musikan ere ba dihardu, bere poemak

 musikatuz, blues-rock musika talde bat ere osatu zuen beste zenbait lagunekin.

 imon hiri eta zibilizazioaren poeta dugu, poemetan barrena kritika sozialerako

 joera erakutsiz. Idazkera aldetik, bi ezaugarri nagusi ditu: neurtitzen

 musikaltasuna eta jazzrockaren inspirazioa.

         Ostatuko gosaria (1976), Asfaltozko usarrak (1979), Egun txekiarra

 (1979) eta Eremuko txoria (1981) dira orain arte argitaratu dituen liburuak.

 

Erantzuna

 

 eta

 aingeruak parabisutik

 uxatu genituen

 rock gogorreko taldeen

 metrailatzeaz

 

 haietako

 zenbait lauxaduratan zeutzan

 deiadarka

 erantzun nahian

 

 ahoa

 gainezka bete genien

 hegal odoleztatuez

 

 eta gero

 bularretik

 erauzi genizkien bihotzak

 eta bero-bero oraindik

 ikurrean jarri

 

Ukabila estutzen ahazten dudanean

 

 Gizon bakar bat ilargian

 munduaren poema guztiak baino gehiago zait

 sutuidazue buru alboan kohetea edo argizaria

 ukabila estutzen ahazten dudanean

 

 Emakume ederraren irribarre bakar bat

 errima eder guztiak baino gehiago zait

 utzidazue haien izenen artean etzaten

 ukabila estutzen ahazten dudanean

 

Zezenketa

 

 Urteak

 zezenketa du antolatzen

 eta emakumeak ekialdeko bitxiak legez

 bat datoz nire azalarekin

 

 edaten zuen

 zentauroa naiz

 kordatu eta bahiketetan pentsatu ere

 egiten dut

 

 erori arte

 

 nire belarria

 haurrek jasoko dute jolaserako

 

                                   V´´pov?d

 

 a/ and?le z ráje/ jsme rozehnali/ palbou/ hardrockov´´ch kapel// n?kolik/ jich

 z?stalo le(omega)et na dla(omega)b?/ k?i?eli/ cht?li vypovídat// do úst/ jsme

 jim nacpali/ zkrvavená k?ídla// a pak/ jsme jim z prsou/ vyrvaly srdce/ a jeźt?

 teplá/ ja dali na prapor./

 

                     A(omega) nebudu um?t sev?it ruku v p?st

 

 Jedin´´ ?lov?k na M?síci/ je pro m? víc ne(omega) vźechny básn? sveta/ spalte

 mi u hlavy raketu jak svíci/ a(omega) nebudu um?t sev?it ruku v p?st// jedin´´

 úsm?v krásné (omega)eny/ je pro m? víc ne(omega) vźechny krásné r´´my/ nechte

 m? le(omega)et mezi jejich jmény/ a(omega) nebudu um?t sev?iít ruku v p?st./

 

                                     Corrida

 

 léto/ po?áda corridu/ a (omega)eny jak źperky z orientu/ jdou mi kásn? k pleti/

 / jsem kentaur/ kter´´ pil/ také se potácím a myslim na únosy// a(omega) padnu/

 / moje ucho/ dostanou d?ti na hraní./

 

 


inprimatu