inprimatu
Ez dut politikoek negoziatuko hizkuntzarik desira...
Izenburua:
Ez dut politikoek negoziatuko hizkuntzarik desira...
Sinadura:
Gorka Setien
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Setien, Gorka

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
51

Gorka Setien

 

   ez dut politikoek negoziatutako hizkuntzarik desira

   grafiko farmakorik,

   ihintzaren ametsetan murgiltzen bainaiz sarri.

 

 historia eta espazioa bokadillo batean iresteak

   arnasa estutzen dit,

   maitasuna dastatzean

   ez dezaket manifestapena esan

   exzitazio baizik

 

   pizkunde ala agonia unibertsidade edo hilerri...

           kamamilarik ez dago baratzetan.

       beti bixitatzen gaituen lainoaren orrialde zensuratuetan

               hamaika hots huts larri.

 

   exorzitzaileak bere akelarretan pozik daude

       amona sukaldean umekeriak kantari

     hiloba artoaren truke

       oilasko lerdoa dirudi.

 

   gure zuloetan oihartzun eta zarata eza,

 zaldien kaskoak asfaltoa jorratzen ari

   bulego basco zakur sirenalari;

           umeen malko eta sortzear dauden loreekin

                     banderak esantu dira,

                   pergamino modernoetan beldurra uniformea

             funzionari klasifikatzaile

               astoak eliz ataritan txistulari iraultzaile

               bedeinkazio sagardoa dotriņa eta prenahiduzuna

               edo aurreloquesea.

 

                 erroibar edo etxalarko hitzen musika ixuri zen

                 gau batean emakume batzuren aho xamur bero

 konspiratzaileetatik

                 eta orduan...

                                     denbora eza

                                     gizona mutu

                                   bulegoetako bentanilak hertsirik.

 

 


inprimatu